Kantoikoa elkartea Gasteizko erdiaroko alde zaharrean kokatua dago Anorbin Kantoiaren 5. zenbakian, hortik dator izena. 1978ko irailean inauguratu zen, eta gaur egun 61 bazkidek osatzen dute elkartea. Lagun kuadrila eta lankide desberdinen artean egon zen elkartea sortzeko ideia, zaletasun desberdineko jendea baina leku bat elkarbanatzeko asmoarekin, bertan sukaldean aritzeko, kartetan jolasteko eta senide eta lagunekin elkartzeko. Gaur egun belaunaldi aldaketa ematen ari da, ohorezko izatera pasatzen diren bazkide sortzaileeen eta aurrekoen senitarteko gazteagoen artean.
35 urte hauetan, eta gehiago izango direlakoan, hainbat ekintza egin ditugu, sukaldaritza txapelketak, emaitza ez oso onekin (gure posturik onenak Euskal Herriko Marmitako txapelketan 7. eta Arabako Patatarenean 3.), ardo dastaketak eta mus txapelketak.
Zilarrezko ezteiak Errioxara egindako bidai batekin ospatu genituen, bertan bazkari bat eginda.
2000. urtean egin genuen Donejakue bidea ere ezin ahaztu, eta 4 urte daramazkigu Donejakue bideko etapak egiten senitarteko eta lagunekin batera.
Kantoikoa BOILUR elkarteen federazioko bazkide sortzailea da.