Elkargest

Arituko Informatika sailetik elkarte gastronomiko edo txokoen kudeaketarako ELKARGEST programa garatu dugu, gaur egun 170 elkarte baino gehiagotan erabilia.

Elkargest

ELKARGEST elkarteen kudeaketa osoa eramateko programa bat da, bere aukeren barne kontsumizioak apunatzea eta biltegia eta diru kontuak kudeatzea daude, baita berritasun bezala mahaien erreserba, orain internet bidez ere bai.

ELKARGESTekin bazkideek beraien kontsumizioak bizkor eta informatika jakintzarik gabe apuntatu ditzake, hamartarrekin egin beharreko batuketak ekidinez. Bestalde zuzendaritza batzordeentzako denboran eta baliabideetan aurrezpen handia suposatzen du. Erabilerraztasuna berezitasun nagusi bezala hartzen badugu, elkartea kudeatzeko tresna eraginkor baten aurrean aurkitzen gara. Hauek dira hainbeste elkartek guregan konfidantza jartzearen arrazoi nagusiak.

ELKARGEST bizirik dagoen programa bat da, erabiltzaileen hobekuntza gomendioekin osatuz eta hobetuz doa. Horrela zortzi urteko esperientziaren ostean eta gure bezeroekin mantendu dugun harremanari esker produktu orokor eta era berean erraza lortu dugu.

Programaren inplantazioa azkarra eta erraza da zuentzako. Gu arduratzen gara datuen kargarako informazioa batzeaz eta baita informatika gaiak instalatzeaz eta formakuntza eta asistentziaz.

Bost pertsonako lantalde bat daukagu asistentzia emateko gertu (telefonoz, e-mailez, urruneko sarrera) eta ELKARGEST aplikazioarekin sor daitezken zalantzak argitzeko, saldu ondorengo kalitatezko zerbitzu bat bermatuz.