Elkarte gastronomiko eta txokoentzako kudeaketa programa

Zure ideiak garatuz

Zure ideiak garatuz

Hasiera Ezaugarriak Mahaien erreserba Internet bidez
Mahaien erreserba Internet bidez

ELKARGEST aplikazioak eskeintzen dituen prestakuntzak hobetzeko xedearekin, Internet bidez mahaiak erreserbatzeko zerbitzu berri bat garatu dugu.


Gaur egun elkarte askok erabiltzen duzue ELKARGESTeko mahaiak erreserbatzeko aukera elkartean bertan. Internet bidezko mahai erreserbarekin osatzea eskeintzen dizuegu, erabilterraza eta elkartera joan beharrik gabe erreserba egin ahal izateko.


Sistema honek bazkideei erosotasuna eta elkarteari errentagarritasuna eskaintzen die. Joanetorriak ekiditen dira, batez ere kanpoan bizi diren bazkideentzako, herritik kanpora dauden elkarteentzako ... Gainera bazkideek uneoro eta edozein tokitatik ikus dezakete elkartean lekurik badagoen, bazkari eta afari kopurua gehitzea ekartzen duelarik honek.