Elkarte gastronomiko eta txokoentzako kudeaketa programa

Zure ideiak garatuz

Zure ideiak garatuz

Gure zerbitzua

Aritu 14 pertsonez osatutako kooperatiba bat gara, ia 15 urteko esperientziarekin enpresei injeniaritza zerbitzuak eskaintzen.


Mantenu kontratua

Mantenu kontratuak programarekin sortutako zalantza eta arazo txikien konponketa ziurtatzen du, gainera zuen iradokizunak jarraitutako egindako programaren bertsio berriak jasoteko aukera ematen du.

Kontratuaren barne bulego ordutegian laguntza telefonikoa, gure bulegoetan asistentzia eta programaren bertsio berriak daude. Gailuen matxurak hauen ekoizleak eskaintzen duen bermearen menpe daude. Dena den, mantenu kontratutik kanpo, matxura hauek sortuz gero, kudeatzeko aukera eskeintzen dizuegu, matxuratutako gailuak beste batzuengatik ordezkatuz, konponketak irauten duen bitartean, zuen elkartean bertan asistentzia eman, batzorde berriei ikastaroak eman, etab


Beste zerbitzu gehigarri batzuk

ELKARGEST programaz eta mantenu kontratuaz gain, Arituk honoko zerbitzuak eskeintzen dizkizue:

  • Neurrira egindako aplikazioak elkarteko behar bereziak betetzeko.
  • Web orrien gaineko laguntza, diseinua eta hauek egitea.
  • Matxura kasuan gailuen ordezkapena.
  • Programaren gaineko ikastaroak (errefortzua, zuzendaritza batzorde berriak, elkarteko barne funtzionamentu aldaketak, etab.)

Internetera konexioa

Interneterako konexiorik ez badaukazue, edukitzeak ekar ditzakeen aukeren berri eman nahi dizuegu:

  • Urruneko asistentzia: zuen ordenagailura konekta gaitezke Aritutik irten gabe, denbora eta kosteak aurreztuz.
  • Mahaien erreserba Internet bidez: bazkideek mahai erreserbak egin edo eta kontsultatu ahal izateko sistema bat jar dezakegu, elkartera joan beharrik izan gabe.