Elkarte gastronomiko eta txokoentzako kudeaketa programa

Zure ideiak garatuz

Zure ideiak garatuz

Abantailak

Elkargesten erabilerak abantaila ugari ditu bai batzordearentzako eta bazkide guztientzako ere.

Batzordeen kasuan, hileroko kudeaketa lanak gutxitzen ditu (kobrantzak, inbentarioak, etab.), gainera informazioaren erabilpen eraginkorra baimentzen du.

Bazkide arrunten kasuan, kontsumizioak apuntatzea errazten du, batuketak egitea eragotziz, eta bakoitzak bere informazioa ikus dezake (egindako kontsumizioak, saldoak, etab.).


Bazkideak

  • Kontsumoak apuntatu modu erraz batean batuketa eta biderkaketak egin gabe.
  • Diru sarrerak egiteko aukera.
  • Kanpoko gastuak eta mahaikide kopurua sartuta, bakoitzeko kontua ateratzea.
  • Programak erabiltzen duen hizkuntza aukeratzea (Euskara eta Gaztelania).
  • Pantailan hilabeteko kontsumoen saldoa kontsultatzeko aukera.
  • Azken hilabetean kobratutako kontsumoen xehetasunak ateratzeko bidea.
  • Hilabete berean egindako kontsumoak ateratzeko kontsulta.
  • Bazkideen artean mezuak bidaltzeko zerbitzua.
  • Mahai erreserbak, elkartean bertan edo norberaren etxean Internet bitartez.

Zuzendaritza batzordea

  • Kontsumo orrien zenbaketa eta egiaztapena saihesten du.
  • Bazkide bakoitzak apuntatutako kontsumoen momentuko kontrol zehatza egitea bideratzen du.
  • Kontsumoak eta kuotak minutu bakar batean kobratzen ditu, kobru hori diskete batean edo internet bidez bidali daiteke banketxera.
  • Mugimenduen erregistroaren bidez, posible da, bazkide baten kontuaren egoera, egindako kobruak eta diruarekin zerikusia duten operazio guztiak justifikatzea.
  • Biltegira, erosketa guztien sarrerak emanaz, izakinak eguneratu eta marjinak kontrolatzeko bidea ematen du.
  • Biltegia, momentu oro eguneratuta mantentzen denez, inbentarioak egitea errazten du.
  • Hileroko desbideraketak eta urtean zehar metatutakoak automatikoki kalkulatzen ditu.
  • Momentuan, errentagarritasuna, hileko fakturazioa eta beste hainbat informazio atera.
  • Produktu bakoitzaren errentagarritasuna aztertzea eta beraien arteko erlazioa (botilak eta kopak) faktore baten bitartez sortzea bideratze du).
  • Artikulua berriak sortu, ezabatu eta beraien prezioak aldatzeko aukera ematen du.
  • Bazkideei eskutitzak bidaltzeko aukera, helbidea automatikoki hartuaz.
  • Urteko emaitzak atera ahal izateko Kontu liburuak eramateko modulua (kontuak, diru-sarrerak, gastuak ...).
  • Energia eta ingurumen adierazleen monitorizazio sistema, etengabeko hobekuntza lortzeko.
  • Ingurumenaren aginte-koadroaren definizioa eta karga.
  • Aldagaien neurketa etengabea kontagailu, sentsore eta datalogger-en bitartez eta web atarira datuen bidalketa automatikoa eginez.