Mahai erreserba Internet bidez
ELKARGEST aplikazioak eskeintzen dituen prestakuntzak hobetzeko xedearekin, Internet bidez mahaiak erreserbatzeko zerbitzu berri bat garatu dugu.
Gaur egun elkarte askok erabiltzen duzue ELKARGESTeko
mahaiak erreserbatzeko aukera elkartean bertan. Internet bidezko mahai
erreserbarekin osatzea eskeintzen dizuegu, erabilterraza eta elkartera
joan beharrik gabe erreserba egin ahal izateko.
Sistema honek bazkideei erosotasuna eta elkarteari errentagarritasuna
eskaintzen die. Joanetorriak ekiditen dira, batez ere kanpoan
bizi diren bazkideentzako, herritik kanpora dauden elkarteentzako ...
Gainera bazkideek uneoro eta edozein tokitatik ikus dezakete elkartean
lekurik badagoen, bazkari eta afari kopurua gehitzea ekartzen duelarik
honek.