ELKARGEST
Elkargest, elkarte gastronomikoak kudeatzeko espreski eginiko programa bat da, elkarte bakoitzaren ezaugarriei moldatzeko ahalmena duena. Elkartearen gestio osoa bermatzen du, kontsumoen kobrantzak, kuotak, kobrantza bereziak, biltegia, inbentarioak eta gainontzeko atalak bere gain hartuz. Elkargest, gastu edo diru sarrera bakoitza dagokion kapituluan kokatuz, elkartearen kontu liburua eramateko prestatua dago, amortizaziok sartzeko aukera ere ematen digularik. Programa osoa erabilera errazekoa da, bereziki zaindu baitugu kontsumoak sartzeko eta administrazioko pantaila guztien diseinua. Bi ataletan banatua dago programa, administrazio atala eta erabilera orokorrekoa, ordenadore bakarrean edo bi ordenadoretan jartzeko moduan.
Ukipen-pantaila bidezko sistema
Ukipen pantaila sistema, hatzamarra erabiliz, bazkide bakoitzak modu erraz eta zuzen batean bere kontsumoak sartu ditzan eratua dago, lehenik produktua eta ondoren kopurua sartuz.
Gainera bazkide bakoitzak, bere saldoa ikusi, egunera eginiko kontsumoak atera, elkartetik kanpoko gastuak sartu eta lagunen artean kontua egin... bezalako aukerak izango ditu. Sistema osoa euskaraz eta gazteleraz erabili daiteke bazkide bakoitzaren hizkuntza gordetzen duelarik hobespen gisa.
Ukipen-pantaila bidezko sistema
Elkargest programak bazkidea identifikatzeko era ezberdinak ematen ditu:
- Pasa-hitz pertsonal bidez.
- Barra kodedun txartel bidez. (programak berak sortzen ditu txartelak)
- Banda magnetikodun txartel bidez, hurbiltasun txartel bidez, ibutton giltzarekin, etab.
Banda magnetikodun eta hurbiltasun txartelezko sistemak erabilita, atea irekitzeko txartel bera Elkargest programan identifikatzeko erabiltzea bideratzen du. Gaur egun bateragarria da hornitzaile guztien sarrerako kontrol sistemarekin (SALTO, DORLET, TESA, etc.)
Kontsumoaren Ticketa
Bazkideak eskatuta edo era automatikoan, kontsumoaren ticketa ateratzea bideratzen du programak.
Kobrantza sistemak
- Kontu korronte bidez, diskete edo internet bidez bidaltzeko CSB19 normara egokitutako fitxategia sortzen du.
- Dirutan saldoa mantenduz, programak bazkide bakoitzaren saldoa mantentzen du, egin dituen kontsumoen eta diru sarreren arteko diferentzia kalkulatuz.
- Sistema mistoa, dirutan edo kontu korronte bidez ordaindu daiteke, bazkide bakoitzaren saldoa mantentzen delarik.
- Dirutan soilik, sistema honekin kontsumo bakoitza dirutan ordaintzen da zenbateko justua sartuz, kasu honetan ez dira bazkide bakoitzaren saldoak kudeatzen.
Biltegien eta inbentarioen gestioa
Elkargest programak, biltegia eta taberna berezituz, edo biltegia soilik kudeatuz, izakinak mantentzeko aukera ematen digu. Sarrerak egitea bideratzen du, biltegia momentu oro eguneratua mantenduz eta inbentarioak modu errazean egiteko aukera emanik.
Diru sarrerak baieztatzeko sistema
Diru sarrera sistemaren bidez, bazkide bakoitzak diru sarrerak egiteko aukera dauka eta administrariak egoki sartu diren baieztatzeko erreminta izango du eskura.
Kontu liburua
Elkartearen diru mugimendu guztiak kudeatzeko modulu bat dauka, urteko emaitzak eta kontu liburuak mantenduz.
Ekitaldiaren itxiera egiteko, Elkargest programak, izakinen balioa, kontuen saldoak, eta urteko emaitza kalkulatzen ditu.
Gainera ekitaldian izandako diru sarrera eta gastuen laburpena eta xehetasunak erakusten ditu, azkeneko bi ekitaldien arteko konparaketak eginaz.
Txostenak
Kontsumoak ikusteko, biltegia kudeatzeko, gestio orokorrerako, kontrol ekonomikorako... zuzendutako txosten ugari eskaintzen ditu, Excel edo Word era exportatzeko aukerarekin.
Hauek dira txosten garrantzitsuenak: Bazkidearen hileko fakturazioa, Bi daten arteko fakturazio xehetua bazkideko, Bazkidearen hileko kontsumoak, Kreditua bazkideko, Mugimenduak, Diru sarrerak, Kontsumoak artikuluko, Hileko fakturazioa, Bi daten arteko fakturazioa, Marjinak, Errentagarritasuna, Artikuluak, Prezio zerrenda, Eskuzko kontsumizio sarrera, Inbentario orria, Hileko desbiderapenak, Urteko desbiderapenak, Bazkide zerrenda, etab...
Gainera, banku komisioak, gutxieneko zenbatekoak, artikuluen arteko erlazioak (kopak eta botilak), prezioak eta marjinak kudeatzeko, bazkideak kontsumoak zuzentzeko, salneurriak eta marjinak gestionatzeko... erremintak ditu eskura.